Arrasate -Erregeak Mondragon deiturik- Leniz eta Aramaioko bailaren angeluan dago estrategikoki kokaturik. Santa Barbara mendixkatik inguruko baster guztiak kontrolpean zeuden. Bandoen ateko borrokaldirik garrantzitsuenetarikoak herri hau izan zuen kokagune nahiz zorigaiztoko protagonista.
Bandoen arteko liskarrak ugaldu ziren Arrasaten ere. Herriko bi leinu -Bañeztarrak eta Gurayatarrak- buru belarri murgildu ziren saltsa honetan. Gainera Guevaratarrek beren jaurerrira herakarri nahi zuten herria eta hauzokideek aurre egin behar izan zieten behin baino gehiagotan.
1448ko San Juan bezperan Gómez González de Butrónek -oinaztarren buruzagi- eta Pedro Vélez de Guevarak -ganboatarrekin batera- aurrez aurre ihardun zuten borrokan. Pedro Vélez eta bere jarraitzaileek su eman zioten herriari eta Arrasate era bat kixkaldu zen. Diego de Ayalaren esanetan, bi etxe bakarrik gelditu ziren zutik.
Borrokaldi eta suteari buruzko kantu ugari sortu zen garaian ganboatar zein oinaztarren artean. Eta kantu hauek, noski , euskaraz egindakoak ziren. Hona hemen ganboatarren kantu baten pare bat estrofa. Nahiago izan dugu bere hortan uztea, nahiz eta ez izan beti, hizkera zaharra dela eta, behar bezain ulergarri, jatorrizko textuak merezi duelakoan.
Argi izarrak urten dau Gamboarrok su emaitean zeruan goyan ostantzean; asi dira ta onegaz bergararrok asi dira urten daude beralan traixoe baten asmatzean, oñeztar barruangoak, euroen artean diotela: zeiñ erre ez zitezan, 'Erre dezagun Mondragoe, Gomiz Gonzalu bertan zan, lasterrean joan gaitez' beragaz Presebalen kaltean kantoeko zarzaikeran, Joanikot eta beste askok aen bizarrak ikara zirean eudela parte bertean. armakaz ezin egien legez ezer.Punto y hora de Euskal Herria ··· 526 alea (1988)